Etxebizitza beti bezain larri

Herri Berri taldeak bere sorreratik ekin bide ditu: urbanismoa eta etxebizitza. Nahiz eta azken hamar urte hauetan bilakaera bat agertzen den, herriko etxearen jarrera ez da nahikoa. Azken hamarkadetan hartu den berantak, jokatzeko lekua erabat murriztu du. Eta azken eraikuntzek ez dute erantzuten gaur egungo biztanleriaren beharrei. Egoitza nagusiak oinarritzat hartuta (egoitza nagusiak hiriaren %50a dira eta beraien artean %18 baino gehiago etxebizitza sozialak dira) eta gehiengoan diren hautetsien erantzuna da azpimarrtazea…

Jarraitu irakurtzen

A 63-k osasunean kalte larriak eragin ditu

Bidarte eta Biriatu artean A63 autobidea zabaltzeko lanak bukatzear dira eta normalean 2018ko uda hasierako bukatu behar lituzkete. Lanak bukatu ostean, ASF-ek (Vinci autopistak) soinu azterketak egin beharko dituzte ikusteko egin dituzten lanak bateragarriak diren legeak inposatzen duen soinu mailarekin. Auzo ainitz kexatzen dira (arrabots trabagarriak eta airearen kalitate txarragatik) kalte ugariengatik eta zalantzak dituzte proposatuak eta burutu dituzten neurrien eraginkortasunarekin. Lanen azken fasean, Bidarte, Getaria, Donibane Lohitzune, Ziburu eta Urruña elkartu…

Jarraitu irakurtzen

Nun dira astigar arbolak ?

2012ko abenduko herri kontseiluan, Astigar gunea (Ilôt des Erables), Victor Hugo hiribidearen berrantolatze proiektua onartu zen. Proiektua bere helmugara iritsi da eta horrek, 69 etxebizitza eraikitzea ahalbidetu du -horietarik 23 etxebizitza sozial pribatu- baita, Merkatu ondoan diren komertzioen garapena, Select zinema gunearen handitzea ere. SCCV izena zuen proiektu honen gauzapenak, erdigunean dagoen plazatxoaren berrantolaketa bultzatzen zuen. Herriko Kontseiluak, plaza hori « Celhabe plaza » deitzea erabaki du, lehengo jabeak omentzeko asmoz. Berrantolatze…

Jarraitu irakurtzen

Hobetzen doan buxeta baina… kezka batzuk

Gure iduriko, iragarria izan zaigun buxetak ez du bat egiten gure herriarentzat lehentasunezkoa diren erronkei erantzuteko : Etxebizitza eskuragarriak eta hiri mugikortasuna. Etxebizitzaren inguruan dugun posizioa irakurgai duzue artikulu honetan… Zer nolako geroa ? Herritarren bizia eta gure herriko komertzioaren erakargarritasuna kontutan hartzen ez dituen erabaki estrategiko baten hutsunea dago. Herriko etxeak, HERRI BERRIk bultzatzen dituen proposamenak ber hartzen ditu baina hori ez da nahikoa. Dena autoen inguruan Ongi litzateke lur azpiko…

Jarraitu irakurtzen

Lau eguneko astea

Donibane Lohizuneko familiei egindako galdezketaren ostean eta eskolen kontseiluko bozkaren gehiengoaren ondorioz, eskola asteak, lau egunera pasatuko dira. Hori dela eta, orduak berrantolatzen hasiko dira eta 2018ko sartzeaz geroztik, lau eguneko asteetara pasako gira. Asterik beteena Lau egun eta erdiko asteari esker, eskola egunak arinagoak ziren. Asteazkenetan pausa egiteak, haurrek animazio desberdinak burutu ditzaten ahalbidetzen zuen edo ez baina, horrek ez zuen esan nahi, haurrek aste batean eskolan pasatzen zuten ordu kopurua…

Jarraitu irakurtzen

Jakes Esnal, orain etxera?

Auzapez jauna, Kontseilari jaun ta andereak, hona zuen areta ta izenpetzeari azaldua den testoa : Jakes Esnal, 66 urteko donibandarra, giltzapeko 28 garren urtean orain dago, Re-ko ugartean espetxeraturik. ETA-ko kidea, Espainian atentatuei leporatua, Frantzian betirako giltzapeari kondenatu dute. Hala ere, orain dela 9 urte pasa, baldintzapeko askatzea eska dezakela. Jakes Esnal eta abokatuak, 2017-ko irailaren 23an, baldintzapeko askatzea eskatu berria dute, ETA-k armak utziz geroz, biktima guzien dretxoak eta estatua onartu ere,…

Jarraitu irakurtzen

Kasu Karsinenera joaitean…

Duela bi urte, uda aintzin, Karsinenerako sartze bidexkak auzapezari jadanik aipatu genizkion: bihurgune «itsua» Arrokako bidera heltzeko, xikana lanjerosa Balkoineko bidean, auzapezak erantzun zigun gogoetan ariko zirela. Bi urte iragan dira eta egoera ez da aldatu. Zer goaitatzen ote dugu, istripu larri bat gertatzea? Karsinenea Donibane Lohizuneko «bilika demografikoa» bilakatzen ari da eta auzo horretara heltzeko bideak ezin dira orain bezain lanjerosak egon. Balkoineko bidea ere ezin da den bezala atxiki, batez…

Jarraitu irakurtzen

Herri Berriko hautetsien adierazpenak – Berriak 82.a – 2016ko azaroa

Donibane Lohizuneko Herriko Etxean : «Mme, consentez-vous à prendre pour époux, ici présent…?» Célébration d’un mariage en français, bien et classique. «Anderea, onartzen duzu senartzat hartzea hemen den…?» Ezkontzaren ospakizun bera, euskaraz eta frantsesez, bi hizkutzetan hobe! Zilegi ote da? Baietz, dudarik gabe, legeak dio frantsesarekin batera euskaraz ospatzen ahal dela ezkontza Herriko Etxean. Posible ote da? Baietz, ezkontza ospatzen duen hautetsiak euskara menperatzen badu… noski. Nola egin? Aski da eskatzea, Herriko Etxean,…

Jarraitu irakurtzen

HELEP, lehen ezagupen bat

Hara, lerro hauek idazten ditugun egunean marra gainditua da HELEP edo EPCI bakar delakoaren bidean. Hemendik laster, Ipar Euskal Herriak bere lurraldetasuna errespetatuko duen lehen egitura lortuko du. Herri Berrik Iparraldeko berezko instituzio baten eskakizuna betidanik eraman du, eta Donibaneko zerrendetarik bakarra izan da beti hauteskunde programean argi eta garbi asumitzeko. Joan den apirilean, herriko kontseiluak abantzu aho batez alde bozkatu du, auzapeza barne. Hainbat hobe, jende guzti horiek azken urteetako mobilizazioetan…

Jarraitu irakurtzen

Tribune des élus Herri Berri – Berriak n°79- Janvier – 2016

A zer aitortza, azken herriko kontseiluan auzapezaren partez ukan duguna! Beste behin ere lurraren aintzin-eroste edo « preempzioan » indar gehiago egin beharko zela azpimarratzen ari ginelarik, hara P. Duhartek erantzuten baitzuen egia zela, eta etxebizitza mailan gure beranta bete nahi izanez geroz, hemendik aintzina sozial osozko logika batera joan beharko zela. Eta harrigarria bada ere, gehitu zuen hortaz doi bat berant ohartu zirela, baina orain kartsuki ariko zirela! Gure ustez, segur…

Jarraitu irakurtzen

“Herri Berrik emazteen aldeko politika publikoak proposatu ditu” – Kazeta.info – 2016 -03-09

Martxoaren 8aren karietara, Donibane Lohizuneko Herri Berri taldeak emazteen harrerarako guneen sortzea, eta emazteen lan baldintzetaz zein haurren zaintza lanari buruz hausnartzeko lan talde baten sortzeko proposamenak luzatu ditu." Martxoaren 8ko eguna emazteen eskubideen aldeko politika publikoen bultzatzeko eguna ere bada Donibane Lohizuneko Herri Berri oposizioko taldearentzat. Egun horren karietara, emazteen egoeraz jabetzeko nahia erakutsi eta proposamenak egin ditu. Hauen artean, larrialdi egoeran diren emazteei harrera gune baten eta baliabideen eskaintzeko beharra…

Jarraitu irakurtzen
Close Menu